XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Estiloaren zorroa hestearen sarreraraino luzatzen da, koniko edo hodikara izanik.

Urdail primitiboa, espezie mikrofagoen antzera egokituta dago.

Berauek erradulaz baliatzen dira, janarien gainazala karraskatzeko; honela, janari-kiziak eta beste zenbait zabor mucus-arekin nahasten dira aho-barrunbe eta esofagoan.

Kiziez zamaturiko mukizko kordoia xehakatze-zonara ailegatzen da.

Jariakin azidoek mucus-aren biskositatea murrizten dute, eta kiziak alde ziliodunetik igarotzen dira, tamainuaren arauera sailka daitezen.

Lodienak hesterantz bidaltzen dira, eta txikerrak, ostera, hautespen-zonako liseri-guruinen konduktuetara barneratzen dira, bertako forru-zelulek intrazelularki liseritzen dituztelarik.

Hondakinak, hesterantz doan material-fluxuan murgiltzen dira.

Estiloaren zorroak, mukizko kordoia urdaileraino eramateko, eta hondakinak hesterantz egozteko balio du.

Izan ere, beraren horma ziliodunek mucus sendartua bira erazten dute, era honetara biribilkatzen eta urdaileratzen dutelarik.

Mucus hau protostilo berbaz izendatzen da.

Ildo ziliodun sakon batek, kizirik handienak hesterantz gidatzen ditu.

Noizbehinka, protostiloaren atzeko partea apurtu egiten da, hestean gorotzak sortuz.

Esan gabe doa, janariaren garraioa, ikusi dugunez, muskulu-laguntza barik burutzen dela, zilioen bidezkoa izanik.

Liseri-aparatuaren jaugin ebolutiboak elikabidearekin erlazionaturik daude, baina, liseriketa extrazelularreranzko joera orokorra halabehartzen dute.

Gasteropodo herbiboro askok kizi lodiskak irensten dituzte, zeintzuak, arandoi batetan metatu, eta partzialki liseritu egin bait daitezke.

Zenbait herbiborok, mesogasteropodoek hartan ere, estiloa garatzen dute (ik. 5.27 ird.).

Hautespen-zonaren murrizpenak eta itsuaren desagerpenak urdaila bakundu egiten dute.

Estiloa lamelibrankioetan da gasteropodoetan baino tipikoagoa.

Estiloa, entzimak dauzkan masa proteiniko bat da, eta, estiloaren zorroko zilioei esker, biratu egiten da.